2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Komunikazioa Handitu edo Ordezkatzeko Sistemak erabiltzeko baldintzak

Aurreko sarreran aipatutakoaren  harira, azpimarra beharra dago Komunikazio Handigarri edo Alternatiboan laguntzeko sistemak hitz egiteko zailtasunak duen pertsonak bere ingurukoekin komunikatzeko bidea besterik ez direla, baina ez dira inoiz nahikoak. Benetan garrantzitsua dena horrekin datorren hezkuntza, egokitze eta laguntza prozesuak dira.

Horretarako, esku-hartze prozesua ikaslearen gaitasunen, trebezien, beharren, nahien ebaluazio batekin hasi behar da, horrela, aurretik esan moduan, umearen errealitatearekin bat datozen material egokiak hautatzeko. 

Ondoren, Komunikazio Baliabide horien egokitze eta hezkuntza prozesua hasteko, kontuan hartu behar dira bai umea bai bere ingurunea ere, bizitzako testuinguru guztiak eta berarentzako pertsona esanguratsuak ere integratuz.

Azkenik, Komunikazioa Handitzeko edo Ordezatzeko sistemen arrakasta bermatzeko, garrantzitsuena zera da: ezgaitasunak dituen pertsonak komunikatzeko gauza interesgarriak izatea, komunikazioa nola egin jakin dezala eta adierazi nahi duena ulertzeko eta entzuteko prest dauden pertsonak inguruan izan ditzala. 

Irudiaren iturria: egizu hemen klik

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Komunikazioa Handitu edo Ordezkatzeko Sistemak sortzeko software-ak

Komunikazioa handitu edo ordezkatzeko sistemak sortzeko hainbat aplikazio daude baina oraingoan AraWord deiturikoa aurkeztuko dizuet, azken aldian Hezkuntza Premia Bereziko haurrekin lan egiten duten profesionalek ume horiekiko komunikazioa errazteko gero eta gehiago erabiltzen hasi diren baliabide bat delako.

Aurreko sarreretan aipatutako Arasaac erakundeak sortutako software hau komunikazio handigarri eta alternatiborako erreminten artean aurki daitekeen informatika aplikazio aske bat da, testuen prozesatzaile bat erabiliz letraz idazten dena pictogramekin konbinatzeko aukera ematen duena. Horri esker, materialak sortzeko eta komunikazio funtzionalaren arloan arazoak aurkezten duten pertsonentzako testuak egokitzeko aukera dute irakasle eta bestelako profesionalek.

Araword erabiliz, irakasleek haurraren errealitatera moldatu daitezke, irakaskuntza pertsonalizatua eginez eta haien eguneroko errutina, pertsona, espazio, janari eta bestelako hainbat elementuri buruz hitz egiteko aukera handituz. Horrela, ez dira bakarrik irakasleak ikasleari bidalitzako mezuak moldatuko, bi noranzkoko komunikazioa sortuko da. Izan ere, umeak beste bideetatik adierazi ezin dituen hitzak transmititzeko aukera ere izango du irakasleak bere eskura jarritako mezu bisualak seinalatuz edo aukeratuz.
Pictogramak sortzeko, aplikazioa deskargatzeko edo interneten, zuzenean erabiltzeko aukera dugu. Behin hau izanda, oso erraz sortu daitezke picto-ak edo horiekin eratutako esaldiak. 

Ondoren, umeek asko erabili ohi duten “komunera joan nahi dut” esaldia sortzeko pausuak aurkezten dira, pausuz pausu. Ikus daitekeenez, lehenik hitz bakoitza idatzi behar dugu. Software-a euskaraz erabiltzeko aukera dago baina kontuan izan behar dugu Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haur erdaldunentzako bigarren hizkuntza oztopo moduan jokatu dezakeela, beraz, haien etxean gaztelania bada hitz egiten den hizkuntza horren hitzen ordena jarraitzea komeni da. Hurrengo pausuan, hitz bakoitza picto batekin ordezkatzeko hainbat aukera ditugu eskuragarri, gure esaldia testuingurura moldatzeko. Azkenik, irudiekin sortutako esaldia agertuko zaigu, hautatutako pictoekin. Eskumako zutabean, pictograma gure ordenagailuan gordetzeko aukera desberdinak ditugu, marrazkiak letrarekin ere laguntzeko edo ez hautatzeko, irudien tamaina aldatzeko




Argi ikus daitekeenez, hitz bakoitza inguratzen duen koadroa kolore desberdinekoa da hitzaren kategoria gramatikalaren arabera: horia (izenordeak), berdea (aditzak), laranja (izenak), urdina (adjektibo eta adberbioak), morea edo arrosa (gizarte moldeak, hala nola: kaixo, agur, zelan zaude?...), zuria (zenbakiak, koloreak, preposizioak)

Beraz, oso era errazean umearen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazteko oso lagungarria den materiala sortzeko gai garela ikus daiteke. Gainera, gure kontuan gordetzeko aukera dugu, sortutako esaldi desberdinak elkarrekin izateko.

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Komunikazioa Handitu edo Ordezkatzeko Sistemak: Baliabideak

Komunikazioa Handitu edo Ordezkatzeko Sistemek hainbat sinbolo sistema erabiltzen dituzte, bai grafikoak (argazkiak, marrazkiak, piktogramak, hitzak edo letrak) bai keinuen bidezkoak (mimika, keinuak edo eskuzko zeinuak). Sinboloen sistema anitz hauek pertsonen beharretara moldatzen dira, hauen adina eta gaitasun motriz, kognitibo edo linguistikoak kontuan harturik.

Komunikazioaren laguntzarako produktuek baliabide teknologikoak erabiltzen dituzte, hala nola, hitz egiteko komunikatzaile artifizialak, ordenagailuak edo tablet-ak. Hauetan aurkitzen diren programa espezifikoek sarbide modu desberdinak eskaintzen dituzte, pertsonen ezaugarrietara moldatzen direnak eta sinboloen sistemen erabilera errazten dutenak.

Ordenagailu, komunikatzaile edo tablet-ak erabiltzeko orduan, estrategia desberdinak erabiltzen dira, "sarbiderako laguntza produktu eta estrategia" izenarekin ezagututakoak. Hauen artean punteroak, teklatuak, moldatutako saguak, etab. erabiltzen dira, aurreko sarreretan azaldutako Simplyworks gailuak, adibidez.

          

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Komunikazioa Handitu edo Ordezkatzeko Sistemak. Zer dira?

Komunikazioa handitu edo ordezkatzeko sistemak, ahozko hizkuntzarengandik desberdintzen diren adierazpen erak dira, ezgaitasun desberdinak dituzten pertsonen komunikazio zailtasunak handitu edo konpentsatzeko helburua dutenak.

Komunikazioa eta hizkuntza oinarrizkoak dira edozein pertsonarentzat, besteekin erlazionatzeko, ikasteko, gizartean disfrutatu eta parte hartzeko, etab. Sistema hauei esker, inor ez da ahozko hizkuntzaren zailtasunak direla eta komunikatu gabe geratuko.

Komunikazioa Handitzeko edo Ordezkatzeko Sistemen erabilera beharrezkoa duten pertsonen artean, hainbat aurkitzen ditugu:
  • Garuneko Paralisia
  • Ezgaitasun Intelektuala
  • Espektro Autistaren Trastornoak
  • Gaixotasun neurologiko desberdinak: Esklerosi Lateral Amiotrofikoa (ELA), Esklerosi Anizkoitza, Parkinson-a
  • Muskuluen Distrofiak
  • Traumatismo craneo-entzefalikoak
  • Afasiak
Komunikazio Handigarri eta Alternatiboa ez da hizkuntzaren ordezkoa, honen osagarria baizik. Gainera, horren arrakastarako bidean lagundu dezake. Horregatik, ez da ukatu behar hizkuntzaren atzerapena eragin duen istripuren bat bizi ondoren edo adin goiztiarretik (ahozko hizkuntzaren garapenean zailtasunen bat aurkitu bezain pronto) sistema hauek erabiltzea.

2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Simplyworks. Gailu elektronikoen erabilera errazten

Simply works delako aparatuek, gailu elektronikoen erabilera errazten dute. Hau oso baliagarria gertatzen da haur txikiekin lan egitean eta, bereziki, eskoletako laguntza geletan oso erabiliak dira.
Aparailu hauen alde teknikoa aztertuz, guztiek dute zenbait ezaugarri berdin, hala nola:
  • Haririk gabekoak dira. Honen abantaila nagusia gelako edozein puntutatik erabili daitekezkela izango litzateke (gailu elektronikotik 10 metroko gehiegizko distantziara arte).
  • 6 gailutara, momentu berean, konektaturik egon daitezke.
  • Proiektore, ordenagailu, arbela digital eta beste hainbat dispositibotara konektatzeko aukera dute.
  • Sistema operatibo desberdinetan erabil daitezke (Windows, Apple eta Linux).
Oraingoan hiru aurkeztuko dizkizuet:

 

Letra handien teklatua


Teklatu honek, ezgaitasun mota desberdinak dituzten haurrentzat oso erabilgarria da, batez ere mugikortasun edo ikusmen arazoak dituztenentzat. Hainbat dira honen alde positiboak:
  • Letren serigrafia handia da. Ondorioz, botoia klikatzea eta letra identifikatzea erraza da.
  • Umeek hizkiak ikasten hasten direnean erabiltzen duten letra motarekin bat datoz honen letrak.
  • Teklak koloreka desberdintzen dira, sailkapena erraztuz: hizkiak urdinez (bokalak kontsonanteak baino argiagoak direlarik), zenbakiak gorriz, kontrol teklak berdez eta ortografiaren ingurukoak laranja kolorez.
  • Atzeko aldean, botoi bat du, letra edo beste teklak klikatzean hauen ahozko errepikapena egiteko aukera piztu edo itzaltzeko aukera ematen diguna.

 

Joystick sagua


Kablerik gabeko joystick hau, zailtasun motorrak dituzten umeen erabilpena hobetzeko sortu zen, mugimenduaren kontrola handiagoa egiten duelako eta sentsibilitate handia duelako. Ordenagailuekin lanean hasten ari diren haur txikientzat ere egokia da, bere erabilera oso sinplea baita.

Honen ondorioz, mugimenduak azkar eta erraz ulertzen dituen aparailua dela esan daiteke. Lau abiadura desberdinen artean aukera daiteke, prezisioa hobetzen eta nabigazioan laguntzen dutenak ikaslearen ezaugarrietara moldatuz.  

Diseinu sendo eta simetrikoko gailua da, botoi desberdinek osatutakoa: eskuineko eta ezkerreko botoiak (kolore desberdinetakoak direnak) eta mugitzeko edo askatzeko tekla. Eskua mugituz, ordenagailuaren kurtsorea mugitzen da.

 

Bolazko sagua


Bolazko saguak oso erabilgarriak suertatzen dira bi arrazoi direla eta. Alde batetik, besoak mugitzeko arazoak duten pertsonentzat oso aparatu egokia da, sarbide honek ez duelako sagua lekualdatu edo altxatzerik eskatzen, bola mugitu besterik ez da behar. Bestetik, kognitiboki ulertzeko errazagoa da sagu arrunta baino (kurtsorea gure eskuaren mugimenduaren proportzionalki lekualdatzen da); hori dela eta, ohiko sagua erabiltzen hasi baino lehenago honen erabilpena egiten da haur txiki eta arazo kognitiboak dituztenekin.

Ordenagailuaren kurtsorea mugiarazten duen bolaz aparte, hiru botoi ditu, bakoitza kolore batekin identifikatzen delarik: sagu arruntaren ezker eta eskuineko botoien funtzioa betetzen dutenak eta sakatzeko tekla.

         

Iturria: www.guiatictea.org