"Cuerdas"
Maria izeneko neskatxo baten eskolako egunerokotasunak aldaketa handi bat izango du ume berezi bat heltzean. Laster bihurtuko dira lagun minak.
Nire hausnarketa pertsonala... Bideo hau ikustean hainbat dira guregan pizten diren sentimenduak. Hori da behintzat niri gertatu zitzaidana ikusi nuen lehenengo aldian. Istorio labur bat den arren, irakaspen oso garrantzitsu bat atera daiteke duda barik. Horretaz arduratzen da Maria. Izan ere, pertsonaia horrek, nire ikuspuntutik, umeen inozentzia eta berezko gozotasuna agerian jartzen du, haurrek duten ontasuna, hain zuzen. Horren aurrean, gelako bestelako umeak daude, ume "berezia" baztertzen saiatzen direnak eta neskatxoak berekiko duen portaera arrarotzat ematen dutenak. Bi alde hauek gizartean ezgaitasunen bat duten ume edo pertsonen inguruan dauden jarreren isla dira eta, nire ustez, errealitatearen irudikapen oso zaindua osatzen dute.
"Mi hermanito de la luna"
Bideo honetan, autismoari buruzko kontakizun bat aurkituko duzue, ikuspegi oso berezi batetik.Neskatxo bat da bere nebaren jarrera eta izaera bereziaz mintzatzen dena, ume baten gozotasun eta errespetua erakutsiz.
Nire hausnarketa pertsonala... Bideo honen inguruan, aurrekoaren iruzkin antzekoak egin daitezke. Kasu honetan, neskatxo bat da bere nebaren izaera "desberdinaz" aritzen dena. Autismoa duen ume baten lehenengo momentuetatik hasi eta haurra hazten den bitartean bere nebak duen portaera helarazten digu neskatilak, umeek duten alaitasunaz. Azken finean, desberdina den arren bere izaerara moldatuz bera ere pozik bizi daitekeela erakusten digu, horrela jaio izana ez dela bere bizitza baldintzatzeko arrazoirik.
iAutism
Esteka honetan, Premia Bereziak eta batez ere autismoa duten haurrekin IKT-en bidez lan egiteko hainbat herraminta ditugu ikusgai. Arlo desberdinak lantzeko aplikazioak proposatzen dizkigute, adin desberdinetako haurrei zuzenduta eta hizkuntza desberdinetan.
Gainera, haien blog-ean gaiari buruzko berriak helarazten dizkigute, hala nola, aplikazio berriak, hauek erosteko eskaintzak, Premia Berezien inguruan egiten diren ikerketa eta bilguneak...
Animatu sartzera, asko ikasiko duzu!
Bisitatu webgunea: http://www.iautism.info/
Technology: transforming the lives of children with disabilities
Gaur, abenduak 3, Ezgaitasunak dituzten pertsonen eguna ospatzen da. Arrazoi hau dela medio, umeen ongizateaz arduratzen den nazioarteko organismoa den Unicef-ek artikulu bat argitaratu du, non teknologia berriek Premia Bereziak dituzten pertsona eta umeentzat suposatzen duten abantailatz aritzen diren.
"Technology that is harnessed to promote inclusion and accessibility can
help realize the full and equal participation of children and adults
with disabilities."
Beraz, sarbide errazeko IKTak inklusiora eraman ahal gaituzten tresnak direla defendatzen dute artikuluan eta, hauen bidez, haur guztien amets eta nahiak betetzeko aukera dutela, guztiei eskubide berdinak emanez.
Hori da blog honetako baliabideen helburua eta, horregatik, artikulu hau oso interesgarria iruditu zait. Espero dut zuen gustokoa ere izatea:
Artikulua:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina