Komunikazioa Handitu edo Ordezkatzeko Sistemek hainbat sinbolo sistema
erabiltzen dituzte, bai
grafikoak (argazkiak, marrazkiak, piktogramak, hitzak
edo letrak) bai
keinuen bidezkoak (mimika, keinuak edo eskuzko zeinuak).
Sinboloen sistema anitz hauek pertsonen beharretara moldatzen dira, hauen adina
eta gaitasun motriz, kognitibo edo linguistikoak kontuan harturik.
Komunikazioaren laguntzarako produktuek
baliabide teknologikoak erabiltzen
dituzte, hala nola, hitz egiteko komunikatzaile artifizialak, ordenagailuak edo
tablet-ak. Hauetan aurkitzen diren programa espezifikoek sarbide modu
desberdinak eskaintzen dituzte, pertsonen ezaugarrietara moldatzen direnak eta
sinboloen sistemen erabilera errazten dutenak.
Ordenagailu, komunikatzaile edo tablet-ak erabiltzeko orduan,
estrategia
desberdinak erabiltzen dira, "sarbiderako laguntza produktu eta estrategia" izenarekin
ezagututakoak. Hauen artean punteroak, teklatuak, moldatutako saguak, etab.
erabiltzen dira, aurreko sarreretan azaldutako
Simplyworks gailuak, adibidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina