2014ko urriaren 29a
Web 2.0. eta beste kontzeptuak lantzen
Gaurko egunean, IKTekin hasteko, mundu horretan guztiz murgildu gara Internet eta teknologia berrien inguruko hainbat ideia landuz. Alde batetik, egun pil-pilean dagoen 2.0 kontzeptuari buruz aritu gara, bizitzako arlo anitzetan eragina duena. Ikusi dugunez, Internet da fenomeno honen eragin nabarmenena izan duen alderdia. Webguneak web 2.0. bihurtu dira, baina, zer ulertzen dugu horretaz?
Web
2.0.-ak, hain zuzen, espazio birtual dinamikoak dira, non edozein
erabiltzailek informazioa sortzeko aukera duen. Ondorioz, lankidetza eta
komunikazioan oinarritzen den tresna parte-hartzaile eta elkar
trukatzailea bihurtu da sarea. Gertaera honen isla dugu gaur egun hain
erabiliak diren sare sozialetan. Hauetan, pertsona orok bere
esperientzia eta bizipenak trukatzeko aukera du, era librean.
Horrez
gain, ordenagailuez aritu gara. Egunero erabiltzen ditugu tresna hauek,
baina, ondo ezagutzen al ditugu barrutik? Agian ideia orokorra badugu,
baina gaurkoan elementu espezifikoetan zentratu gara: software eta
hardwarea desberdindu ditugu, erabiltzen diren memoria motak ezagutzeko
aukera izan dugu eta baita fitxategi mota desberdinek zeri erantzuten
dieten. Ah! Eta ezin dugu ahaztu Google-ko kontuak ematen dizkigun
aplikazioak: gmail-eko aukera anitzak, Drive aplikazioaren erabilerak...
Amaitzeko, blog bat sortu dugu eta, hemen nago! Gogoeta eginez, izugarria da gaur egun Internetek eta sare sozialek duten hedatzeko aukera. Horretan ere ibili gara eta "efecto mariposa" izeneko fenomenoa deitzen diotela jakin izan dugu. Oraindik aurrera gero eta leku handiagoa hartuko du sareak gure egunerokotasunean, bizimodua menderatzera helduz, ziurrenik. Hori horrela izanda, Erne ibili behar gara gure arloa den hezkuntza teknologiaren munduan atzeraturik gera ez dadin. Adi egon gaitezen!
Amaitzeko, blog bat sortu dugu eta, hemen nago! Gogoeta eginez, izugarria da gaur egun Internetek eta sare sozialek duten hedatzeko aukera. Horretan ere ibili gara eta "efecto mariposa" izeneko fenomenoa deitzen diotela jakin izan dugu. Oraindik aurrera gero eta leku handiagoa hartuko du sareak gure egunerokotasunean, bizimodua menderatzera helduz, ziurrenik. Hori horrela izanda, Erne ibili behar gara gure arloa den hezkuntza teknologiaren munduan atzeraturik gera ez dadin. Adi egon gaitezen!
2014ko azaroaren 5a
Web 2.0. eta Google-ren aplikazio berriak
Gaurko eguneko lehen partean, web 2.0.-arekin jarraituz, honek dakartzan eraginei buruz hitz egin dugu: bai egunerokotasunean, gizarte mailan eta irakaskuntza arloan.
Aurreko interneten erarekin konparatuta, web 2.0.-aren ezaugarri nagusia XML formatuan oinarritzen dela da. Aurreko HTML sistemarekin konparatuta, esan beharra dago aurrerakuntza handia izan zela, datuak esportatzeko aukera gehiago ematen dizkigulako eta, gainera, testua ez ezik, bideoak, argazkiak eta beste hainbat datu era errazean partekatzeko aukera gehiago ematen digulako. Datu horiek guztiak antolatzeko gai eta arduradun gara gu geu, erabiltzaileok.
Gizarte arloan kokatuz, Internetek globalizazioa ekarri duela azpimarratzekoa da, komunikatzeko orduan abantaila asko ematen diguako eta informazioa hartu eta jasotzeko bide erraza da eta. Ordenagailuez gain, beste sistema motak erabiltzen ditugu, hala nola, tablet-ak, smartphone-ak... Hauen bidez, etengabe gaude konektatuta hauek duten tamaina txikiagatik.
Hezkuntzari dagokionez, web 2.0. eskoletan sakonki sartu egin da. Leheb esan bezala, gure egunerokotasunaren parte bihurtu egin da teknologia, eta hauek ondo erabiltzeko gaitasuna garatzea ezinbestekoa da gizarte berri honek dituen beharrei aurre egiteko.
Ondorioz, esan daiteke gizartea guztiz aldatu egin dela teknologiei esker, eta hauek gu komunikatzeko daukagun era horretarako gizarteko faktore guztiak aldatu egin dira. Komunikabideetatik hasita, hezkuntzaraino.
Beste alde batetik, Blog-ekin jarraitu dugu. Gainera, sarrera berriak egiterako orduan oso baliagarriak suertatuko zaizkigun bideoak, link-ak eta argazkiak txertatzen ikasi dugu, bai internetetik bai ordenagailutik zuzenean.
Ondoren, talde lana egiten hasiko garenez, taldeak sortu eta hauetan era egoki batean lan egiteko baliagarriak izan daitezkeen hausnarketak egin ditugu guztion artean: rolak banatzearen garrantzia, elkarren arteko menpekotasun positiboa izateak dakartzan abantailak, kideak gure artean osagarri garela...
Azkenik, Google-ren aplikazio berri bat ezagutu digu, Sites delakoa. Honen bidez, taldeok bere leku birtuala izan dezakegu sarean, lana burutu eta ezagutzera emateko. Horregatik, gure "site" propioa eraikitzen hasi gara.
Iturria: egizu hemen klik
2014ko azaroaren 19a
Identitate digitala eta blogen erabilera didaktikoa
Gaurkoan, mundu
digitalaren inguruan ibili gara goizeko parterik luzeenean. Lehenik, gure
gaitasun digitalak identifikatu ditugu, Interneten zelako erabilera egiten
dugun edo zenbat gailutik sarera sartzen garen aztertuz. Horren inguruan
hausnarketa egin ondoren, identitate digitalaren inguruko bideo batzuk ikusi
ahal izan ditugu. Zorizko taldeetan ikusi ondoren, gure taldean komentatu dugu,
identitate digitalaren hausnarketa eginez. Asko harritu gaitu sarean guri buruz
jartzen ditugun datu eta informazioek zenbaterainoko eragina duten eta honek
gure kontra bihurtu daitekeela pentsatu dugu.
Ondoren, Blog-en
inguruan gehiago ikasi ahal izan dugu. Oraingoan, hiru erabilera berri
deskubritu ditugu. Alde batetik, vimeotik bideoak sartzeko aukera, blogaren
HTML formatua erabiliz. Bestetik, "Feed" gadgeta ezagutu dugu, eta
Hezkuntza Sailaren berrien zerrenda jarri dugu gure blogean ikusgai. Azkenik,
gure blogaren pribatutasuna zaintzeko eskubidea agerian uzten duen gadget bat
erantsi dugu behekaldean: "Creative Commons" delakoa.
Amaitzeko,
blog-ek izan ditzaketen erabilera didaktikoak aztertu ditugu taldeka, aurkezpen
txiki bat eginez. Beste gauza batzuen artean, irakaskuntzan aurkitzen diren
blog motak (ikasgelakoa, irakaslearena, ikaslearena, sailekoa...), blog-ek
eskaintzen dizkiguten abantaila eta onurak (lan kooperatiboa, gaitasun berriak
garatzea, elkarlana...) eta hauen erabileraren arrazoi nagusiak (sarbide
erraza, dohainekoak izatea...) azaldu diegu kideei.
Iturria: egizu hemen klik
2014ko azaroaren 26a
Gaitasun digitala eta IKTak Haur Hezkuntzan txertatzen
Asteazken hau hasteko, IKTak hezkuntzan
txertatzearen garrantziaz aritu gara. Izan ere, gaur egun, beste komunikatzeko
tresna diren IKTak sartu dira eskolan, bai baliabide moduan eta lantzeko
gaitasun moduan. Hauek ekarri duten eraginen artean, irakasleen eta ikasleen
rolak aldatu izana nabarmentzekoa da. Irakaslea dagoeneko ez da jakintzaren eta
informazioaren igorle; izan ere, ikasleek beste bideetatik jasotzen dute
informazioa. Beraz, prozesu horren gidaria bihurtu da irakaslea. Gainera,
informazioa ezagutza bihurtzeko prozesuan denok parte hartzen dugu, ezagutzaren
eraikuntza demokratizatu egin delako. Ondorioz, garrantzitsuena hori egiteko
beharrezko baliabideak ikasleen esku jartzea litzateke.
Bestalde, IKTak irakaskuntza arloan txertatzearen
arrazoia hauen bidez ikasleak hezteko aukera dugula litzateke. Hori dela eta,
IKTak curriculumeko elementu bezala ulertzeaz gain, zeharkako gaitasun bat ere
badela argi dago, beste arloak hauen bidez lantzeari esker bere lekua hartzen
duena. Kontuan izan beharrekoa ere bada ikasketa prozesuaren oinarria ez duela
tresnak berez sortzen, metodologiak baizik eta IKTen erabilerak, berez, ez du
metodologia aldatzen, ezta berrikuntza bultzatzen, laguntza moduan jokatzen
duen arren. Baina, berrikuntzak planifikazioa eskatzen du, bereziki.
Honen inguruko hausnarketaz gain, gaitasun
digitalaz ere aritu gara, talde lana martxan jartzeko. Honen harira, Jordi
Adell-en bideo bat ikusi dugu, gaitasun digitalaren dimentsioak ezagutuz:
informazio gaitasuna, gaitasun teknologikoa, alfabetizazio anitza, gaitasun
kognitibo orokorra eta hiritartasun digitala
Azkenik, azpimarra beharra dago proiektua
hasteko Sites-en erabilera handia egin dugula. Honetan, Drive-ko dokumentu
desberdinak txertatu ditugu, hala nola, taulak edo eskemak. Gainera,
delicious-eko kontu bat sortu dugu, interesgarriak suertatzen zizkigun link-en
zerrenda eskuragarri izateko.
Iturria: egizu hemen klik
2014ko abenduaren 3a
IKTak Haur Hezkuntzan txertatuz: proiektuaren garapena
Gaurkoan, lana
amaitzeari ekin diogu. Lehenik eta behin, webgune, blog eta bestelako
Interneteko lekuetan egindako informazio bilaketetan topatutakoa partekatu
dugu, gure egoerarako interesgarri eta baliagarriena izan zitekeena aukeratuz,
gela aurrean aurkezteko. Irakasleak taldekide baten izena esan du zoriz eta
bera izan da beste ikasleei hautatutakoa azaltzeko arduraduna.
Ondoren, taldeka
hasi gara lanean. Hirugarren ematekoa amaitzea tokatzen zitzaigun eta,
horretarako, egoera berdefinitzea zen lehenengo pausua. Taldekideen artean
egoera konkretu bat planteatu ostean, atal desberdinak egiten hasi gara, binaka
baina guztien artean adostutako informazioa erantsiz.
Egoeraren
azterketa (ingurunea, eskola, ikasgela), IKTak txertatzean lortu nahi ditugun
helburuak, zein arlotan erabiliko diren, zein baliabide aprobetxatuko dugun eta
zein proiektu, konkretuki, aurrera eramango dugun definitu dugu. Hartutako
erabaki guztiak idatziz jaso ditugu taldeko site-an, gure proiektua han
aurkeztuko baitugu.
Amaitzeko,
aurkezpena prestatzen hasi gara, non gure laneko atal garrantzitsuenak, era
eskematikoan erantsi ditugun. Aldi berean, beste kide batzuk gelako blog-a
sortu dute, gure proiektuaren parte den atal garrantzitsuenetarikoa den
aldetik.
Hurrengo astean
proiektua aurkezteko momentua izango da. Beraz, ahalik eta lan gehien egiten
saiatu gara eta, azkenean, aurkezpenaren detaile txikiak definitzea eta atalak
banatzea besterik ez zaigu geratzen hurrengorako.
Guzti hau ikusita, nire ustez, gaur oso era efikaz eta eraginkorrean lan egin dugula esango nuke. Izan ere, denon artean eraiki dugun proiektua bikoteka aurrera eramateko gai izan gara, zalantzak denon artean argituz eta guztien iritzia jasoz.
Gure site-aren orri nagusia
2014ko abenduaren 10a
Proiektuaren aurkezpena
Gaurkoan,
talde lan bakoitzak garatutako proiektua besteen aurrean aurkeztu behar izan
du. Horretarako, lehenengo ordu parea aurreko astean hasitakoa amaitzeko eta
azken detaileak zehazteko aukera izan dugu.
Atsedenalditik
bueltan, aurkezpenak egin ditugu eta esan beharra dago denetarikoak eduki
ditugula. Erabilitako baliabide teknologikoak anitzak izan dira: Power Point,
Prezi, Glogster... Gure kasuan Powtoon delakoa izan da erabili duguna. Egia
esan, aurkezpenak egiteko baliabide honen inguruan zerbait entzunda nuen arren,
hau izan da erabili dudan lehen aldia. Emaitza ikusita, nire ustez oso
baliabide egokia eta erakargarria dela esango nuke eta aurkezpen original bat
egiteko aukera aparta.
Gure
taldeak, "Tipi-tapa", garatu duen proiektuaren inguruan, oso
interesgarria dela uste dut. Umeentzat hain ezaguna den urtaroen gaia lantzea
erabaki genuen, azken finean, eduki oso ohikoa delako. Hala ere, gure
planteatzeko modua IKTen bitartekoa zen. Ondorioz, gai tradizional bat
baliabide berriekin konbinatu dugu.
Azkenean oso emaitza polita lortu dugulakoan nago eta, batez ere, azpimarratuko
nuke gure helburua bete ahal izan dugula, hau da, IKTak gelan era naturalean
txertatzea eta arlo desberdinak lantzeko erabiltzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina