2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Simplyworks. Gailu elektronikoen erabilera errazten

Simply works delako aparatuek, gailu elektronikoen erabilera errazten dute. Hau oso baliagarria gertatzen da haur txikiekin lan egitean eta, bereziki, eskoletako laguntza geletan oso erabiliak dira.
Aparailu hauen alde teknikoa aztertuz, guztiek dute zenbait ezaugarri berdin, hala nola:
  • Haririk gabekoak dira. Honen abantaila nagusia gelako edozein puntutatik erabili daitekezkela izango litzateke (gailu elektronikotik 10 metroko gehiegizko distantziara arte).
  • 6 gailutara, momentu berean, konektaturik egon daitezke.
  • Proiektore, ordenagailu, arbela digital eta beste hainbat dispositibotara konektatzeko aukera dute.
  • Sistema operatibo desberdinetan erabil daitezke (Windows, Apple eta Linux).
Oraingoan hiru aurkeztuko dizkizuet:

 

Letra handien teklatua


Teklatu honek, ezgaitasun mota desberdinak dituzten haurrentzat oso erabilgarria da, batez ere mugikortasun edo ikusmen arazoak dituztenentzat. Hainbat dira honen alde positiboak:
  • Letren serigrafia handia da. Ondorioz, botoia klikatzea eta letra identifikatzea erraza da.
  • Umeek hizkiak ikasten hasten direnean erabiltzen duten letra motarekin bat datoz honen letrak.
  • Teklak koloreka desberdintzen dira, sailkapena erraztuz: hizkiak urdinez (bokalak kontsonanteak baino argiagoak direlarik), zenbakiak gorriz, kontrol teklak berdez eta ortografiaren ingurukoak laranja kolorez.
  • Atzeko aldean, botoi bat du, letra edo beste teklak klikatzean hauen ahozko errepikapena egiteko aukera piztu edo itzaltzeko aukera ematen diguna.

 

Joystick sagua


Kablerik gabeko joystick hau, zailtasun motorrak dituzten umeen erabilpena hobetzeko sortu zen, mugimenduaren kontrola handiagoa egiten duelako eta sentsibilitate handia duelako. Ordenagailuekin lanean hasten ari diren haur txikientzat ere egokia da, bere erabilera oso sinplea baita.

Honen ondorioz, mugimenduak azkar eta erraz ulertzen dituen aparailua dela esan daiteke. Lau abiadura desberdinen artean aukera daiteke, prezisioa hobetzen eta nabigazioan laguntzen dutenak ikaslearen ezaugarrietara moldatuz.  

Diseinu sendo eta simetrikoko gailua da, botoi desberdinek osatutakoa: eskuineko eta ezkerreko botoiak (kolore desberdinetakoak direnak) eta mugitzeko edo askatzeko tekla. Eskua mugituz, ordenagailuaren kurtsorea mugitzen da.

 

Bolazko sagua


Bolazko saguak oso erabilgarriak suertatzen dira bi arrazoi direla eta. Alde batetik, besoak mugitzeko arazoak duten pertsonentzat oso aparatu egokia da, sarbide honek ez duelako sagua lekualdatu edo altxatzerik eskatzen, bola mugitu besterik ez da behar. Bestetik, kognitiboki ulertzeko errazagoa da sagu arrunta baino (kurtsorea gure eskuaren mugimenduaren proportzionalki lekualdatzen da); hori dela eta, ohiko sagua erabiltzen hasi baino lehenago honen erabilpena egiten da haur txiki eta arazo kognitiboak dituztenekin.

Ordenagailuaren kurtsorea mugiarazten duen bolaz aparte, hiru botoi ditu, bakoitza kolore batekin identifikatzen delarik: sagu arruntaren ezker eta eskuineko botoien funtzioa betetzen dutenak eta sakatzeko tekla.

         

Iturria: www.guiatictea.org                      

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina