Tablet-ak, baliabide ezinhobeak
dira edukiak aplikazio hezigarrien bidez indartzeko. Espainiako Autismoaren Federazioak azaltzen duenez, Hezkuntza Premia Bereziak
dituzten ikasleak informazioa hobeto barneratzen dute ikusizko euskarriekin.
Haien erabilera intuitiboa da eta ikusten dutena zuzenean ukitzeko aukera
ematen die haurrei. Gainera, erantzuna momentuan jasotzen dute, aplikazioen kausa-ondorio
erlazio bat finkatzen laguntzen diena, era esanguratsuan. Horrez gain,
tablet-ek, haien arreta hobetzen dute eta ikasketa prozesua erraztu.
Tableten sistema operatibo
bakoitzak (Windows, iOS edo Android, gehienbat) aplikazio desberdinak
eskaintzen ditu, bai gelan bai ikasleei moldatutako era indibidualean helburu
konkretuak lortzen laguntzen dutenak. Aplikazio hauek dira elementu
informatikoak erabiltzearen zentzua finkatzen dutenak eta hezkuntza mailako
helburuak lortzea ahalbidetzen dutenak. Existitzen den aplikazio kopuru handiak,
haien aniztasunak eta eguneratze azkarrak ezinezkoa egiten dute zerrendatzea
egitea ezinezkoa bihurtzen dute. Hala ere, laburpen txiki bat egiten saiatuko
naiz.
Alde batetik, Valentziako
Unibertsitateko Autismo eta Ikaskuntza
Zailtasunen Taldeak Orange Elkartea eta Adapta Fundazioaren laguntzaz garatu
duen “Azahar Proiektua” aurkeztu nahi dizuet. Haien webgunean
sartuz, deskarga doakoa duten hainbat aplikazio aurkituko dituzue, autismoa edo
bestelako ezgaitasun intelektualak dituzten haurrekin hainbat arlo lantzeko
helburua dutenak, hala nola, komunikazioa, aisia, soziabilitatea, etab. Tablet
edo ordenagailuan erabiltzeko aukera dute eta ikasleen bizi kalitatea hobetzea
eta autonomia garatzea da haien xede nagusia.
Eskaintzen dituen aplikazioek
ikasle bakoitzaren beharretara moldatu ahal diren pictogramak, irudiak edo
soinuak dituzte. Gainera, ikaslearen beraren edo bere senideen argazkiak, ahots
ezagunak eta bestelako elementuak txertatzeko posibilitatea gure eskura jartzen
dute, ikasleen motibaziorako lagungarri gerta daitekeena.
Bestetik, Appyautism webguneari buruz
hitz egingo dizuet. Appyautism Espektro
Autistaren Trastornoren bat duten pertsonei, haien familiei eta pertsona
horiekin lan egiten duten profesional guztiei zuzenduta dago. Zerbitzu honek
ordenagailurako hainbat programa eta tablet-etan erabiltzeko aplikazio mordoa
eskaintzen dizkigu, ikaslearen ezaugarrietara moldatzen direnak bilatzeko
bilatzaile bat gure eskura jarriz.
Bere bilatzaile horrek hiru
ezaugarrien araberako filtro bat sortzeko aukera ematen digu:
- Plataformaren arabera: Windows, Apple, Android, webguneak edo bideo-kontsolak.
- Landu nahi den arloaren arabera: komunikazioa, ikasketa, aisialdia, erreminta-euskarriak, emozioak eta irakasle eta gurasoentzako baliabideak
- Gailua: ordenagailua, tablet-a, mugikorra edo kontsola.
Gainera, hilero berrien zerrenda
eguneratzen dute eta autismoa duten pertsonekin teknologia berriak
erabiltzearen inguruko erreferentzia era artikuluak eskaintzen dituzte. Hori
guztia, momentu bakoitzean hoberena den teknologia hautatzeko laguntza emanez
eta ikuspuntu profesionaletik begira.
Azkenik, aurreko egunetan
aipatutako “komunikazioa handitu edo ordezkatzeko siztemak” tablet-en bidez
erabiltzeko aukera ematen duen proiektu bat dugu: e-Mintza.
Aplikazio horrek, autismoa edo bestelako ezgaitasun intelektualen bat duen haurrak bere
desioak, nahiak, beharizanak, etab. adierazteko aukera izango du berarentzat
oso esanguratsua den sistema batekin: irudiak.
Programa honek komunikazio
tablero bat aurkezten du, haien artean harremana duten irudi, piktograma eta
soinu desberdinak dituena. Honek, komunikazio zuzen eta sinplea ahalbidetzen
du. Gainera, pertsonalizatzeko aukera ere badugu, ikasleen baldintzetara
egokituz eta bere eguneroko bizitzako elementu garrantzitsuenak txertatuz.
Informazioa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina