2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Arbela Digitala, beste baliabide aparta!

Arbela Digital Interaktiboa ikus-entzunezko ikasketa ahalbidetzen duen erreminta bat da. Horren bidez, edukiak modu erakargarrian aurkezten dira kolore eta elementu grafiko anitzen bidez. Arbela digitala erabiliz, ikasleek arreta handiagoa izan dezaten bilatzen da eta, era berean, jarduerekiko duten interesa handitzea. Helburu didaktiko desberdinak lor daitezke tresna hau erabiliz: area kognitiboan, eduki berriak aurkezteko eta ikasitakoak indartzeko baliabidea izan daiteke eta hizkuntza eta sozializazio prozesuan, ikaslearekin gai desberdinei buruz hitz egiteko aukera ematen dute.

Alde teknikoari begira, arbela digitalek edukietan barneratzeko aukera handiagoa ematen dutela esan daiteke hauek ordenagailuan lan egiten denean baino tamaina handiagoan aurkezten direlako. Era berean, aplikazio interaktiboak era erakargarriagoan diseinatu eta erabiltzeko aukera ematen dute. 

Gainera, haurrak tresna hau erabiltzeko gai bihurtzen dira berehala. Arbela ordenagailu batera konektatu eta azalera interaktiboan lan egiten has daiteke, ukituz edo moldatutako puntero bat erabiliz.

Eta, zergatik dira bereziki erabilgarriak Hezkuntza Berezian?
Izan ere, Premia bereziak dituzten haur batzuentzat ordenagailuen erabilera oso zaila izaten da, arrazoi desberdinak direla medio:
  • Orientazio espazialerako zailtasunak dituztelako
  • Beharrezko eskuzko koordinaziorik ez dutelako
  • Kurtsorearen mugimendua ulertzeko gai ez direlako
  •  Arratoia mugitzeko zailtasun motoreak izan ahal dituztelako.

Haientzat Arbela Digitala momentura arte burutu ezin zituzten jarduera eta dinamikak burutzeko erreminta bihurtzen da, haien ikaskuntza prozesua aberastuz. Gainera, ume bakoitzaren egoerara moldatzen diren tresnak direla aipatu beharra dago:
  • Zailtasun motrizak dituzten haurren kasuan, haien beharrak pantailan agertzen diren objektu eta tamainara egokitzeko aukera dago
  • Ikusmen arazoak dituztenentzat tamaina, posizio eta koloreen kontraste egokiena bilatzen saiatzen da
  • Entzumen arazoak dituzten umeentzat Arbela Digitalak haien esku jartzen duen euskarri bisuala oso garrantzitsua da.
Beraz, haur bakoitzaren egoera ezagututa Arbela Digitala garatu nahi diren gaitasunak lortzeko tresna egokia izan daitekeela esan beharra dago. Aurreko sarreran zerrendatu diren webguneetan agerian dauden aplikazio eta programak ordenagailuetan instalatzeko aukera ere badagoenez, horien artean guretzat komenigarria bilatzea litzateke gakoa.

Alumnos con PDI 
Argazkiaren iturria: egizu hemen klik 

Informazioa: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina