2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

IKTak Hezkuntza Premia Bereziko umeekin. Zergatik bai?

Hezkuntza premia bereziko haurrek, hainbat oztopo aurkitzen dituzte haien egunerokotasunean, komunikazio eta psikologia arloetatik hasita, ikasketa prozesu eta harreman sozialak ere barnean hartuz. Azken urteetan, hezkuntza arloan ikusi denez, hauen trataeran eragin positiboa izan dezakete IKTek, umearen garapena sustatzeko edota ingurunearekiko erlazioa bultzatzeko. Gainera, irakasle askok pentsatzen dute hauek irakaskuntzan integratzea ezinbestekoa dela teknologia garapen pertsonal eta sozialerako tresna oinarrizkoa bihurtu den gizartean (Ramírez, Domínguez eta Clemente, 2007). 

Azpimarratzekoa da, orokorrean, IKTek aukera asko ematen dizkiola irakasleari haur hauen esku-hartze  eraginkor baten bila. Haiei esker hainbat dira premia berezidun umeekin sustatu daitezkeen arloak: beste pertsonekiko eta haien inguruarekiko komunikazioa, ezagutzaren gizartean murgiltzea, ikasketa-prozesua, gaitasun logikoak…

Informazio eta Komunikaziorako Teknologiek haur hauengan izan dezaketen eragina hainbat faktoreen menpe egongo da, hala nola, ezgaitasunaren ezaugarriak edo honen gradua. Baina, maila orokor batean, gaur egun gutxi dira teknologia berrien erabilpenaren beharra eztabaidan jartzen dutenak. Hau gertatzen da, bereziki, IKT-en onurek hainbat aukera jartzen dituztelako hezitzaileen eskura haurren gaitasunak garatzeko prozesua sustatzeko (Cabero 2008). Horren adibide da, adibidez, ezgaitasun kognitibo, sentsorial edo motorren ondorio diren mugak gainditzeko aukera ematen digutela; haurren autonomia bultzatzen dutela, ikasle bakoitzaren behar eta eskaeretara egokitzen direlako; ikasle eta irakasle edo kideen arteko komunikazioan laguntzen dutela; irakaskuntza multi-sentsorialaren alde egiten dutela; aisialdi momentuak eskaintzen dizkigutela…

Abantaila espezifiko asko dira IKT-ek haurren garapena sustatzearen alde eskaintzen dizkigutenak. Baina, umeengan konkretuki zentratzen bagara multimeda tresnek haien ikasketa bultzatzeko giro aparta sortzen laguntzen dutela azpimarra beharra dago (Corbella eta Boix, 2005). Izan ere, motibaziorako botere handia duten erremintak dira eta haur bakoitzaren berezitasunetara moldatzen direnez, haientzako prestatutako sistema sinboliko desberdinak integratzeko aukera ematen diote hezitzaileari, ingurugiro dinamiko eta erakargarri bat sortuz. Irakasle batzuen ustetan, gainera, ikasteko errefortzu hauek ikasleen autoestima gailentzen dute, laguntza baten antzera jokatuko duena, haurren ikaskuntzaren alde.

Aurrean aipatutako guztia kontuan harturik, ezin da zalantzan jarri IKT-ena aukera aparta dela Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurren tramendu pertsonalizatuan. Argi dago, esan denez, ezgaitasun konkretu bakoitzera egokitu behar direla. Horretan laguntzeko, hainbat aplikazio eta software daude dagoeneko, hezitzaileen eskura, arazo desberdinak dituzten haurrekin landu beharreko hainbat gaitasun jorratzen dituztenak. Hauei buruz hitz egingo dugu aurrerantzean, ume bakoitzaren berezitasunari egokituta dagoen esku-hartzearen bila. Ongi etorri!!
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgyvDsb_gmdq6A68sNUQU_DA2jnvBsJQn_1S6Q1HOwePS1WTAroj-ZZ9YTYzqxvXl7zwv6iL84LLaXy7ryCh5myG1yefaj5KAWO4kRWAmtOPaEhiLfTcGkG1dV-aNpeLJ9okEL7ip-hEV4/s320/5442167550_09f85bb71c.jpg
Argazkiaren iturria: http://downsyndromepossibilities.blogspot.com.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina